Miramar Jauregiko lorategiak itxiko dituzte larunbatean, Abuztua Donostian egitarauaren inaugurazioa dela eta
Donostiako Udalak larunbatean, hilaren 8an, emango dio hasiera Aste Nagusiaren ordez prestatu duen Abuztua Donostian egitarauari, Miramar Jauregian, 19:00etan, Abuztua Donostian…. Hastera goaz! jarduerarekin. Horregatik, jauregiko lorategiak itxi egingo dituzte egun osoan zehar, eta beraz, herritarrek Pio Baroja pasealekutik edo Mirakontxatik joan beharko dute, Miramarko Jauregitik joan ordez.