Nautikoko eskailerak itxi dituzte, egoera txarrean daudelako eta hondartzako edukiera kontrolatzeko
Nautikoko eskailerek hainbat egun daramatzate hesi batekin eta Udaltzaingoaren zintekin itxita, eta goiko plataforman baino ezin daiteke egon. Donostiako Udalak azaldu duenez, Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundearena da Nautikoko pasabidearen bukaerako bi eskaileren ardura, eta EKP-k berak itxi ditu, egoera txarrean daudelako eta arriskutsuak direlako erabiltzaileentzat. Udalaren arabera, “itxita jarraituko dute”.
Goiko plataformatik Kontxa hondartzara jaisten diren eskailerak ere itxita daude. Horiek, ordea, udalak berak itxi ditu, “edukiera ondo kontrolatzeko, hondartzaren sarrera bakarrak pasealekuko arrapalak direlako”.