Okendo Kultur Etxea PCR probak egiteko itxiko dute
Groseko Ramuntxo Berri tabernako langile batzuek koronabirus probetan positibo eman ostean, Okendo Kultur Etxea uztailaren 26tik abuztuaren 3ra tabernan egondako pertsonei PCR probak egiteko itxiko dute.
Gaur goizean hasi dira probak egiten, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak uztailaren 26tik abuztuaren 3ra tabernan egon ziren donostiarrei Groseko osasun etxera deitzea eskatu du (943-00 79 09 telefono zenbakira), eta Donostiatik kanpo bizi diren pertsonei dagokien osasun etxera edo 900-20 30 50 telefonora deitzea eskatu du.
Okendo Kultur Etxea pandemiaren ostean bi hilabetez itxita egon zen, aire girotuaren sisteman berregokitze lanak egin baitzituzten. Abuztuaren 3an ireki zuten berriz, baina berriro itxiko dute PCR probak egin ahal izateko.