PSE-EEk ez du parte hartuko udalak abuzturako antolatu dituen jardueretan
Donostiako udal gobernuko kide bada ere, PSE-EEk iragarri du aurten ez duela abuztuan zehar Aste Nagusiaren ordez antolatutako jardueretan, nahiz eta udalak hilabete osorako egitaraua prestatu duen. Sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez jakinarazi dute euren erabakia, eta nabarmendu dute osasun krisiaren aurrean “erantzukizunez” jokatuz hartu dutela erabakia. Koronabirusaren pandemia dela eta, osasuna jaiak baino garrantzitsuagoak direla azpimarratu dute, eta 2021era arte itxaron behar dela adierazi dute: “Datorren urtean, gehiago eta hobeto”. Era berean, herritarrei uneoro maskara eraman behar dela gogorarazi diete.