Bretxako McDonald's jatetxean hondakin guztiak batera botatzen dituztela salatu du Eguzkik
Joan den astean Bretxako McDonald’s jatetxearen kanpoaldeko argazki bat zabaldu zen sareetan; irudian jatetxeak gehiegizko hondakinak botatzen dituela salatu du Eguzki talde ekologistak, baita zabor guzti hori sailkatu gabe botatzen dutela ere.
Talde ekologistak adierazi duenaren arabera, Parte Zaharreko beste jatetxe askotan egunero botatzen dituzte hondakin organikoak bereiztuta, eta McDonald’s bezalako jatetxeek berdina ez egitea salatu dute. Bestalde, Eguzkik gogorarazi du Donostiako Udalak taberna eta jatetxeei zaborren tasa kendu dietela, pandemiaren ostean laguntza gisa, eta gehitu dute haien ustetan gehiegizko hondakinak sortzen dituzten jatetxeek tasa hori ordaindu beharko luketeela gutxienez.