Hirugarren koronabirus kasua Donostiako Hermano Garate zahar etxean
Donostiako Hermano Garate zaharren egoitzan hirugarren erabiltzaile batek positiboa eman du PCR proba batean. Asteartean beste egoiliar batek positibo eman zuten, eta beste bi langilek ere positibo eman dute. Guztira hamar dira Gipuzkoako zaharren egoitzetan positibo eman duten langileak.
Zaharren egoitza honetako erabiltzaileek debekatuta dute kalera irtetea, eta eguneko zentroa ere itxi egin zuten asteartean.