'La Herencia' eta 'La Habitación de María' antzerkiak ikusgai egongo dira datorren astean
Abuztuaren 19tik 23ra ikusgai izango dira La Herencia eta La Habitación de María antzerkiak, Antzoki Zaharrean eta Viktoria Eugenian, hurrenez hurren.
David Barreiroren La Herencia 20:00tan izango da egunero, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke 25,20 eurotik aurrera. Bestalde, La Habitación de María, Concha Velascoren lana, 20:00tan izango da aipatutako egunetan, eta sarrerak Viktoria Eugenia antzokiaren webgunean erosi daitezke (20, 24 eta 28 eurotan).
Ondorengoak dira Viktoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean mantendu beharreko segurtasun neurriak:
· Une oro maskara jantzita eraman beharko da.
· Antzokira sartzean eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira, baita komunean sartu eta ateratzeko ere.
· Ilera egiteko segurtasun-distantzia mantendu beharko da.
Bestalde, nahi duenarentzat tenperatura hartzeko aukera egongo da, baita maskara kirurgikoa erosteko ere.