Miramonen eta Ibaetan galtzada konponketak egingo dituzte

Donostiako Udalak Miramongo industrialdean eta Ibaetako Pilotegi bidean galtzada konponketak egingo ditu. Gaur adjudikatu dizkiote lanak Excavaciones y Transportes Orsa SL enpresari. Proiektuak bere osotasunean 372.805 euroko aurrekontua du.
Miramongo konponketak hiru zatitan egingo dituzte, oso hondatuta dagoelako. Era berean, hainbat zebra bide jarriko dituzte. Lan horiek lau hilabeteko epean egingo dituzte. Lehen zatia, Mikeletegi pasealekuari dagokiona da, Eureka eraikinaren eta bukaeraren artean. Zebra bideak berregokituko dira, ibilgailuen zirkulaziorako noranzko aldaketak berrantolatuko dira eta galtzadako zoladura berrituko da. Bigarren zatia, Miramon pasealekuan dago –Euskadiko Orkestraren eraikinaren eta Ikusi enpresaren artean–. 1.350 metro horietan, zebra bidea berregokitu eta galtzadako zoladura berrituko da. Hirugarren eta azken zatia, Mikeletegi pasealekuaren ingurua berriz urbanizatzeari egiten dio erreferentzia, 176 eta 200 zenbakien artean. Bertan, zebra bidea berregokitu eta galtzadako zoladura berrituko da.
Ibaetako Pilotegi bidean, berriz, 881,12 metroko zoladura egingo da. Zehazki, Igeldo auzoaren eta Gambo Berri baserritik gertu dagoen bidegurutzearen arteko tartean izango da. Bidean zehar, zabalerako hiru gune jarriko dira ibilgailuak gurutzatu ahal izateko, eta bionda motako metalezko defentsa bat jarriko da bidetik 126 metrora. Lan horiek 3 hilabeteko epean egin beharko dira.