AHTaren geltoki berria eraiki aurreko ikuskapen teknikoak ETSk egingo ditu

Euskal Trenbide Sareak iraileko bigarren hamabostaldian hasiko ditu eraikinak eta etxebizitzak aurretiaz aztertzeko lanak, Abiadura Handiko Trenaren geltoki berria eraikitzeko lanen barruan. Obrak uztailean hasi zituzten, 80,4 milioi euroko aurrekontua (BEZ barne) dute eta 42 hilabeteko egikaritze epea.
Datozen egunetan hasiko dira fatxadak ikuskatzeko lanak, eta baita ere obra gunetik gertuen dauden komunitateetako finka administratzaileekin izan beharreko harremanak. Gaurtik aurrera, informazio oharrak ari dira jartzen ikuskatu beharreko eraikinetan bizi diren pertsonentzat. Aurreikusten denez, guztira mila etxebizitza inguru ikuskatuko dira geltokiaren inguruan. Banakako hitzordu egutegia itxiko dute jabe bakoitzarekin, eta hiru hilabetez luzatuko dira.
Lan horiez arduratuko den enpresa elkarteak, obra inguruan dauden eraikinen egungo egoera ebaluatzeko aukera emango duen txosten teknikoa egingo du. Lehenbiziko fasean fatxada guztiak ikuskatuko dira, eta ondoren etxebizitza bakoitzaren eta elementu komunen egoera aztertuko da.