Langabeek irailaren 1etik aurrera eman ahalko dute izena doako euskara ikastaroetan
Udazken honetan ere, Donostian erroldatutako 18 urtetik gorako langabetuek aukera izango dute euskara doan ikasteko, Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak iragarri duenez. Horretarako, edozein euskaltegi homologatutan edo donostia.eus-en izena eman behar dute irailaren 1etik 22ra.
Ikastaroak urriaren 9an hasi eta abenduaren 4an bukatuko dira. Astelehenetik ostiralera izango dira, hiru ordukoak (10:30etatik 13:45etara, ordu laurdeneko atsedenarekin), eta nahitaezkoa da eskoletara joatea.
Iaz 110 langabek hartu zuten parte, eta horietatik %25ak euskara ikasten jarraitu zuen ikastaroa amaitu ostean.