Irteerak debekatu dituzte Donostiako hiru zahar etxetan
Donostian azken asteotan izandako positiboen gorakada ikusita, hiru zahar etxetako erabiltzaileen irteerak debekatu dituzte, hamar eguneko prebentziozko neurri gisa. Hain justu, Aldakonea, La Paz eta Alai-Etxe egoitzetan hartu dute neurri hori, lehenengo biak Egiakoak eta bestea Bidebietakoa.
Hiriko gainontzeko zahar etxeetan ere neurriak hartu dituzte, egoiliarren irteerak mugatu baituzte, irteera terapeutikoak lehenetsita. Gainera, irteera horiek 45 minutukoak izango dira gehienez, espazio itxiak eta jendetsuak ekidingo dituzte eta erabiltzaileek, asko jota, bi pertsonarekin joan ahal izango dute.