Realak Huescaren aurkako lagunartekoa jokatuko du larunbatean
Portugalera egin behar zuten denboraldi-aurreko bidaia koronabirusarengatik bertan behera utzi ostean –positibo berri bat izan zen jokalarien artean, taldeko hirugarrena–, gainontzeko jokalariek negatibo eman dute ostegunean egindako PCR proba berrietan, eta Huescaren aurkako lagunarteko partida jokatuko dute larunbatean, 18:00etan, Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Real Sociedad TV Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da, zuzenean.
Rio Ave FC eta FC Famalicao taldeen aurka jokatu behar zuten txuri-urdinek Portugalen, baina horren ordez, aurten Espainiako lehenengo mailara igo berri den Huescaren aurka jokatuko dute. Klub igo berriak urtebete baino ez du igaro bigarren mailan, 2018/2019 denboraldian jaitsi baitziren.