David Silvak positibo eman du PCR proban
David Silva, atzo egindako aurkezpen prentsaurrekoan. (Argazkia: Reala) Igandean iritsi zen Donostiara David Silva eta atzo eguerdian aurkeztu zuen Realak. Ordu batzuk beranduago, talde txuri-urdinak adierazpen berri bat atera behar izan zuen: 21 zenbakia eramango duen jokalariak positibo eman zuen goiz hartan eginiko PCR proban. Erdilaria asintomatikoa da eta etxean isolatuta dago.
Realak jakinarazi duenez, ostiralean, Donostiara iritsi aurretik, PCR proba egin zuen jokalariak Las Palmasen, eta hartan negatibo eman zuen. Igandean Bilbora hegazkina hartu zuen, eta gauean iritsi zen Donostiara. Iritsi denetik, aldiz, ez du denbora izan Zubietara gerturatu eta gainontzeko taldekideak agurtzeko.

