Irailaren 8an taularatuko dute '7ak bat' antzezlana, Donostia Antzerki Sariaren irabazlea
ATX Teatroa antzerki taldearen 7ak bat obrari eman zioten martxoaren 27an aurtengo Donostia Antzerki Saria, baina COVID-19aren krisia dela eta, sari banaketaren gala eta antzezlanaren aurkezpena bertan behera utzi zituzten. Horregatik, obra orain taularatzeko erabakia hartu dute; datorren asteartean, irailaren 8an, izango da emanaldia, Viktoria Eugenia antzokian, 19:30ean. Joan ahal izateko, gonbidapena eskatu beharko da antzokiko leihatilan, hilaren 7tik 8ra.
Donostia Kulturak eta udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako Donostia Antzerki Sariak aurreko urtean hirian antzeztutako euskarazko obra onena saritzen du urtero, eta martxoaren 27ko Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren bueltan ematen dute saria.