Donostiako Orfeoiak Arraun Lagunaken omenezko itsas bidaia musikala egin du
Donostiako Orfeoiak 'Boga' abestu zuen itsasoan, Arraun Lagunaken omenez. (Argazkia: Donostiako Orfeoia) Kontxako Banderaren atarian, Donostiako Orfeoiak babesa adierazi nahi izan dio Arraun Lagunak taldeari, eta arraunlarien omenezko itsas bidaia musikala egin dute. Sare sozialetan zabaldu duten bideo batean, Arraun Lagunakeko neskak Kontxako badian arraunean ikus daitezke, Orfeoiko kideak katamaranean Boga abesten doazen bitartean. Orfoiaz eta Arraun Lagunakez gain, Martin Berasategi eta David de Jorge sukaldariek ere egitasmoan parte hartu dute.
https://twitter.com/orfeoia_orfeon/status/1300838521658368001

