Hermano Garate zahar etxeko egoiliar bat hil da, koronabirusa dela eta
(Argazkia: Malen Aldalur) Donostiako Hermano Garate zahar etxeko egoiliar bat koronabirusak jota hil da azken orduotan, Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez. Pertsona hori ospitaleratuta zegoen, eta han hil da. Guztira, bost positibo daude gaur egun Hermano Garaten, eta abuztuaren 11n lehenengo positiboak atzeman zituztenetik, Donostiako egoitza horretako hiru egoiliar hil dira.
Bestalde, Hernaniko Santa Maria Magdalena zahar etxean hamazazpi positibo berri atzeman dituzte azken orduotan. Guztira, hogei dira gaur egun egoitza horretako positiboak, beraz, 25 dira gaur egun Gipuzkoako zahar etxeetako positiboak.

