Euskara ere platerera
Zerbitzuak euskalduntzeko hizkuntza paisaia oinarrizko elementua da, eta funtsezkoa da horretan urratsak egitea. Jateko zerbitzua ematen duten Donostiako jatetxe eta tabernetako menuetan, esate baterako, maiz ez dugu euskararen arrastorik ikusten. Hona, Getaria kalean dagoen Chin Chin jatetxearen kasua. Hiriko tabernen zein jatetxeen hizkuntza ohiturak eta hizkuntza paisaiak hirian erabiltzen den hizkuntzaren ispilu nabarmena dira oro har. Beraz, hau ere, zaindu beharreko esparrua da.