Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka hilaren 13ra arte egongo da Gipuzkoa Plazan
Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka joan den ostiralean, abuztuaren 28an, jarri zuten Gipuzkoa plazan, eta datorren igandera arte, hilaren 13ra arte egongo da zabalik. Euskadiko Liburu Ganbararen Liburu Azoken Batzordeak antolatzen du azoka, eta hainbat argitaletxe, liburudenda eta banatzaileren postuak daude, mota askotako liburuak erosi ahal izateko. Azoka egunero dago irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.