Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazak 'Rita' antzezlana eskainiko dute bihartik larunbatera
Antzoki Zaharrak Rita antzezlana hartuko du irailaren 9tik 12ra. Obraren egilea Willy Russell estatubatuarra da, eta Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du egilearen lanaren euskarazko bertsioa.
Antzezlanaren protagonistak Frank —Joseba Apaolaza— eta Rita —Aitziber Garmendia— dira. Frank poeta frustratua eta literatura irakaslea da, baina etsita dago. Rita, aldiz, haren ikaslea, jakinmin handiko ile-apaintzaile gaztea. Gazteak dena ikasteko gogoa dauka, eta irakaslea irakasteko prest izango da. Baina historiak aurrera egin ahala, Ritak ere hainbat gauza irakatsiko dizkio Franki.
Emanaldia 20:00etan izango da, eta sarrerak online zein aurrez aurre eros daitezke 15 eta 20 euroan.