'Mendian euskaraz' egitasmoaren hurrengo irteera irailaren 27an izango da
Mendian euskaraz egitasmoak Otsondo-Alkurruntz-Larrondo-Otsondo mendi ibilbidea egingo du irailaren 27an. Ibilbide hori beste izen batekin ere ezagutu ohi da: Auritzeko bunkerren bidea. Izan ere, inguru horretan Gerra Zibila amaitu ondoren hogei urtez eraikitako milaka bunker eta erresistentzia zentro daude. Hain zuzen ere, mendi buelta emateaz gain, horiek ezagutu eta garai hartako historiaren berri izatea izango da irteeraren beste helburuetako bat.
Koronabirusa dela eta, gehienez hamar pertsonak hartu ahal izango dute parte, betiere segurtasun distantziak mantendu eta maskarak erabiliz. Informazioa eskatu eta izena emateko lotura honetan sar daiteke. Harremanetarako emaila ondorengoa da: mendianeuskaraz@gmail.com.
Mendian euskaraz egitasmoak 2017tik darama martxan. Mendi ibilaldiak euskaraz bizitzeko helburuarekin sortu zen, baita Euskal Herriko ondarea eta historia ezagutzeko, eta parte hartzaileen harteko harremanak sendotzeko ere. Irteerak hilabete bakoitzeko azken asteburuan izan ohi dira, hamabost kilometrokoak gutxi gora behera eta 500 eta 700 arteko desnibelarekin edukitzen dute, erdi mailako zailtasunarekin.