Easo kaleko zati bat itxiko dute ostegun goizean
San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak egin ahal izateko, Easo kaleko zati bat itxiko dutela jakinarazi du Donostiako Udalak, 41 eta 45 zenbakien arteko zatia, hain zuzen. Itxierak oinezkoei, txirrindulariei eta ibilgailuei eragingo die, eta 9:30etik 12:00ak arte izango da. Lanak lehenago amaitzen badituzte, kalea une horretan irekiko dela azaldu dute.
Itxiera dela eta, ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dituzte, Aldapetarekin bat egin arte; handik Easo kalerantz sartu ahal izango dira. Halaber, oinezkoak Urbieta kaletik desbideratuko dituzte, baina 41. eta 43. zenbakietako udal eraikinetarako sarbidea baimenduta egongo da.