Lore eta Landare Azoka egingo dute larunbatean eta igandean
Hilabetero egiten duten moduan, Lore eta Landare Azoka egingo dute asteburu honetan Donostian. Larunbatean Grosen izango da, San Frantzisko kalean, eta igandean Bulebarrean. Bi egunetan goizez egongo da irekita, 9:00etatik 14:30era. Koronabirusaren ondorioz egindako geldialdiaren ondorengo hirugarren Lore eta Landare Azoka izango da asteburu honetakoa, uztailean eta abuztuan ere egin zituzten eta.