Motor baten eta kamioi baten arteko istripua izan da Erdialdean, eta pertsona bat ospitalera eraman dute
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, motor baten eta kamioi baten arteko istripua izan da 15:00ak aldera Erdialdean, Urbieta eta Larramendi kaleen artean. Kamioia Urbieta kaleko erdiko erreitik zihoan, eta Larramendi kalerantz biratu duenean, eskuineko erreitik zihoan motor batekin talka egin du. Motor horretan, 20 eta 30 urteko bi emakume zeuden; batek zauri arinak izan ditu eta bestea ospitalera eraman behar izan dute, hainbat kolpe baitzituen.