Willian Jose jokalari txuri-urdinak positibo eman du
Realak PCR proba berriak egin ditu, eta Willian Jose aurrelariak positibo eman du, jokalariak berak sare sozialetan jakinarazi duenez. Brasildarra etxean isolatuta dago eta datozen egunetako entrenamenduak galduko ditu, baita denboraldiaren hasiera ere. Willian Joserekin, sei dira orain arte positibo eman duten txuri-urdinak, tartean Mikel Oiartzabal, Aritz Elustondo eta David Silva.
Bestalde, Realak jakinarazi du Oiartzabal, Adnan Januzaj eta Kevin Rodrigues taldearekin entrenatzen ari direla dagoeneko, azken PCR probetan negatibo eman ostean.