68. Zinemaldiaren programazioa dagoeneko kontsulta daiteke
Hilaren 18tik 26ra izango da 68. Donostiako Zinemaldia, eta dagoeneko bederatzi egunetako programazioa bere osotasunean kontsulta daiteke jaialdiaren webgunean. Sei sailetan daude banatuta filmak: New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi Tabakalera, Perlak, Nest eta Culinary Zinema. Aurten, ezohikoa izango da Zinemaldia COVID-19aren eraginez. Horrela ere, zinemaz gozatzeko aukera egongo da.
Sarreren salmenta, berriz, mailaka egingo da Internet bidez, Zinemaldiaren webgunean eta Kutxabanken. Hilaren 13an, 9:00etatik aurrera irailaren 18, 19 eta 20ko filmen salmenta egingo da. Hilaren 14an, 9:00etatik aurrera, irailaren 21, 22, 23 eta aurreko gainerako egunetako salmenta. Eta azkenik, hilaren 15ean, 9:00etatik aurrera, irailaren 24, 25, 26 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.