Kontxako Banderan arituko dira lehian Patxi eta Igor Frances aita-semeak. Lehena, lehorretik, Tolosaldea traineruko entrenatzaile lanetan; bigarrena, uretatik, Urdaibaiekin arraunean. Gaur egun, euren arraun ibilbideak banatuta daude, baina eskutik ere joan ziren duela urte batzuk.
Donostiako Udalak hiriko haurtxoko eta gaztelekuetako eta Etxarriene zentroko zerbitzuak emateko aurrekontua %40 murriztu duela salatu dute langileek eta ELA sindikatuak, eta udalari bilera bat eskatu diote. Momentuz, ordea, ez dute erantzunik jaso.
Estropada garaian festa giroa bizi ohi dute Enbata dendan. Aurten, egoera oso bestelakoa dela nabarmendu du Oihane Oronoz dendako arduradunak.