Donostia Bertsotan saioa egingo dute Trinitate plazan
Donostia Kulturak antolatuta, Donostia Bertsotan saioa egingo dute ostiralean, hilaren 11n, Parte Zaharreko Trinitate plazan, 20:00etan. Lehen mailako sei bertsolari arituko dira bertsotan: Unai Agirre, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Bestalde, Saroi Jauregi arituko da gai jartzaile lanak egiten.
Koronabirusa dela eta, segurtasun neurri zorrotzak hartuta egingo dute saioa, eta Donostia Kulturaren webgunean gonbidapena eskatu behar da bertso saiora joateko.