Bigarren jardunaldiko balorazioa, Donostiako taldeetako arraunlarien hitzetan
Maila onean aritu dira Donostiako hiru ordezkariak Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Emakumezkoetan, Oriok irabazi du estropada eta bandera, eta Donostiarra balentriaren atarian geratu da. Horrela ere, gustura daude lorturiko emaitzarekin. Naroa Urkola Donostiarrako arraunlariaren balorazioa:
Arraun Lagunakek urte zailari aurre egin dio, eta Kontxarako sailkatu ostean, maila onean aritu dira. Gaur hirugarren postuari eutsi diote, eta estropada ona egin dute ohorezko txandan. Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko arraunlariaren balorazioa:
Gizonezkoen bandera Hondarribia irabazi du bi jardunaldietan onena izan ondoren. Donostiarrak seigarren postua mantendu du, bigarren jardunaldian ere. Lehen txanda irabaztea zuten helburu, baina Urdaibai izan da azkarrena bigarren luzean egindako lanari esker. Beñat Eizagirre Donostiarrako arraunlariaren balorazioa: