Egia, justizia eta kalteordainak eskatzeko elkartu dira
(Argazkia: Inaxio Esnaola) 84 urte dira armada frankista Donostian sartu zela. Urtero moduan, frankistek eraildako 400 errepublikazaleak omendu eta gogoratu dituzte Goikoa jauregiaren ondoko oroigarrian. Lore eskaintza egin ondoren, Eusko Gudariak kantatuz bukatu dute ekitaldia.


