Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia, iruditan
Bigarren jardunaldia ez da jendetsuagoa izan, baina irabazleen ospakizunak entzun dira badian eta kaian. Oriok eta Hondarribiak irabazi dute bandera, eta Donostiara etorri diren zale apurrek ospatu ahal izan dute, protagonistengandik oso urrun. Beraien herrietan izango dute aukera COVID-19ak ezarritako segurtasun distantzia zertxobait laburtzeko. Eguneko irudien bilduma egin du Joseba Parron San Sebastian argazkilariak: