Kontxako lehen bandera irabazteko aukera du Donostiarrak
Donostiako hiru ordezkariak Kontxako Banderaren lehen jardunaldian lorturikoa hobetzen ahaleginduko dira gaur, bigarren jardunaldian. 10:00etan hasiko da emakumezkoen estropada, eta 11:00etan gizonezkoena. Hamasei traineruak nor baino nor ariko dira Kontxako badian. Hemen duzue lehen jardunaldiko kronika.
Donostiarra eta Arraun Lagunak emakumeen ohorezko txandan ariko dira, Orio lehen jardunaldiko irabazlearekin eta Tolosaldearen. Hain zuzen, Orio eta Donostiarra traineruen arteko aldea bi segundu luzekoa da, eta etxeko taldeak historiako lehen bandera irabazteko aukera dauka. Aurrez, beste txandako lau traineruak lehiatuko dira: Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta San Juan.
Lehen txanda eta kale zozketa:
1. Hondarribia
2. San Juan
3. Hibaika
4. Zumaia
Ohorezko txanda eta kale zozketa:
1. Donostiarra
2. Tolosaldea
3. Orio
4. Arraun Lagunak
Emakumezkoen lehen jardunaldiko sailkapena:
01. Orio 11.10.26
02. Donostiarra 11.12.48 (+2.22)
03. Arraun Lagunak 11:23.86 (+13.60)
04. Tolosaldea 11:27.80 (+17.54)
05. Hondarribia 11:28.60(+18.34)
06. Hibaika 11.31.52 (+21.26)
07. Zumaia 11.39.82 (+29:56)
08. San Juan 11:51.14 (+40.88)
Gizonezkoetan, Donostiarrak ez zuen mailarik onena eman lehen jardunaldian, eta lehen txandan ariko dira Urdaibai, Cabo eta Zarautzekin batera. Sailkapen orokorrean gora egiteko beraien txanda irabazi beharko dute. Aldiz, ohorezko txandan izango da banderaren lehia. Hondarribiak ia zortzi segundu atera zizkion Zierbenari, eta horiei eutsi beharko die estropada irabazteko. Santurtzik eta Oriok osatuko dute ohorezko txanda.
Lehen txanda eta kale zozketa:
1. Zarautz
2. Cabo
3. Donostiarra
4. Urdaibai
Ohorezko txanda eta kale zozketa:
1. Hondarribia
2. Zierbena
3. Orio
4. Santurtzi
Gizonezkoen lehen jardunaldiko sailkapena:
01. Hondarribia 19:47.30
02. Zierbena 19:55.45 (+7.92)
03. Santurtzi 20:06.66 (+19.36)
04. Orio 20:10.92 (+23.54)
05. Urdaibai 20:17.00 (+29.70)
06. Donostiarra 20:18.30 (+31.00)
07. Cabo 20:38.22 (+51.00)
08. Zarautz 20:57.54 (+1:10)