Howdy talde donostiarrak Ermuko Folkez Blai lehiaketa irabazi du
Howdy bluegrass talde donostiarrak Ermuko Folkez Blai musika lehiaketan parte hartu du asteburuan, eta irabazi egin du. Galiziako Brua taldeak, Gaztela eta Leongo El nido taldeak eta Madrilgo Uyum taldeak ere parte hartu zuten lehiaketan, eta Muyayos de Raiz (Gaztela eta Leon, Espainia) eta Boj (Galizia) taldeek gonbidatu gisa jo zuten. Donostiarrek lehenengo saria eskuratu zuten, eta Brua taldea izan zen bigarren sailkatua.
Howdy 2012an sortu zen Donostian, eta aurtengo otsailean argitaratu zuten euren lehenengo diskoa. Bost lagunek osatzen dute taldea: Jon Arzelus kontrabaxu-jotzaileak, Urbil Artola dobro-jotzaileak, Jose Mari Pulido banjo-jotzaileak, Julen Maestro trikitilariak eta Gorka Arranz gitarra-jotzaile eta abeslariak.