Kontxako hondartzaren itxieren ordutegiak, irailaren 14tik 20ra
COVID-19a dela eta, Kontxako sarbidea mugatzen ari da Donostiako Udala, eta sartzeko ordutegiak itsasaldien arabera zehazten dituzte. Honakoak dira aste honetako ordutegiak:
| EGUNA | 1. ITSASGORA | GOMENDIOA | 2. ITSASGORA | GOMENDIOA |
| Astelehena, irailak 14 | 02:56 | Ez sartu 00:56-04:56 | 15:14 | Ez sartu 13:14-17:14 |
| Asteartea, irailak 15 | 03:44 | Ez sartu 01:44-05:44 | 15:59 | Ez sartu 13:59-17:59 |
| Asteazkena, irailak 16 | 04:26 | Ez sartu 02:26-06:26 | 16:41 | Ez sartu 14:41-18:41 |
| Osteguna, irailak 17 | 05:06 | Ez sartu 03:06-07:06 | 17:22 | Ez sartu 15:22-19:22 |
| Ostirala, irailak 18 | 05:45 | Ez sartu 03:45-07:45 | 18:03 | Ez sartu 16:03-20:03 |
| Larunbata, irailak 19 | 06:25 | Ez sartu 04:25-08:25 | 18:44 | Ez sartu 16:44-20:44 |
| Igandea, irailak 20 | 07:07 | Ez sartu 05:07-09:07 | 19:28 | Ez sartu 17:28-21:28 |
Era berean, Donostiako Udalak hainbat gomendio zabaldu ditu, hondartzen funtzionamendu egokia bermatzeko, eta herritarren laguntza eskatu du “hondartzetan arduraz jokatzeko”. Hona hemen gomendioak:
- Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
- Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago Kontxako hondartzan ez egoteko eskatzen da.
- Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira.
- Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
- Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
- Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
- Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du.
- Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.

