Martuteneko eraikin okupatu bat hustuko du udalak
Donostiako Udalak Martuteneko 27 Industrialdeko Ubarburu pasealekuko 27. eta 29. zenbakien artean dagoen eraikina husteko agindua onartuko du astearteko Tokiko Gobernu Batzordean. Eraikina udalaren jabetzakoa da, eta Torrua Zahar guneko espazio libre, bide eta aparkalekuentzat dago bideratuta; udalak eraikina botatzeko asmoa du.
Eraikina okupatuta dago, eta han bizi diren pertsonek Tokiko Gobernu Batzordeko txostena argitaratzen den unetik zortzi egun izango dituzte eraikina uzteko. Hala ez bada, udalak indarrez hustuko du.