Txuri Urdinek Ligako kanporaketetako lehen partida galdu du
Arraun emaitzak izan dira aste honetako esanguratsuenak. Izan ere, Kontxako Banderako azken jardunaldia izan zen atzo. Emakumezkoen bandera Oriok irabazi zuen. Donostiarra bigarren izan zen, eta Arraun Lagunak hirugarren. Gizonezkoetan, berriz, Hondarribia izan zen garaile, eta Donostiarrak seigarren postua lortu zuen. Jardunaldiko emaitzak, kronika eta irudiak lotura honetan topatu daitezke.
Izotz hockeyari dagokionez, joan den denboraldiko Ligako finaleko kanporaketako lehen partida jokatu zuen Txuri Urdinek, baita galdu ere, Puigcerdaren kontra. Katalanek 5-2 irabazi zuten norgehiagoka. Ondorioz, liga irabazteko, datozen bi partidak, Txuri Urdineko izotz jauregian jokatuko direnak, ezinbestean irabazi beharko dituzte. Lehenengoa datorren asteburuan izango da.
Futbolari dagokionez, Realak berdinketarekin hasi du denboraldia Valladoliden zelaian. 1-0 galtzen hasi zen Reala, baina ondoren norgehiagoka berdintzea lortu zuen Roberto Lopezek. Azkenean, 1-1 amaitu zuten.
Eskubaloian, abian da Ohorezko Maila, eta Bera Berak ondo hasi du. Izan ere, Lanzaroteren aurkako partida 17 eta 32 irabazi zuten partida donostiarrek.
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoak, Ligako kanporaketako 1. partida
- Puigcerda 5 – Txuri Urdin 2
FUTBOLA
Gizonezkoen liga, 1. jardunaldia
- Valladolid 1 – Reala 1
ESKUBALOIA
Ohorezko Maila
- Lanzarote 17 – Bera Bera 32