Euskaraldia aurkezteko bilera irekia egingo dute Intxaurrondon
Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dute Euskaraldia, eta oraingoan, norbanako gisa (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango da arigune–en bidez. Intxaurrondon ariketa aurkezteko bilera irekira deitu dute biharko, irailaren 17rako; Intxaurrondo Berri kultur etxean izango da, 19:00etan.
“Intxaurrondoko bilera irekira entitateak eta norbanakoak daude deituta, irailaren 27an entitateen izen-ematea bukatu, eta irailaren 24an norbanakoena hasten delako. Beraz, bilera honekin auzoan Euskaraldia sozializatu eta ariketa badatorrela zabaltzeko asmoa dugu, auzotarrak izena ematera animatuz”, adierazi dute antolatzaileek.