Laster amaituko da langabeentzako doako euskara ikastaroetan izena emateko epea
2020ko udazkenean doako ikastaroak egin ahal izango dituzte beste behin hirian erroldatuta dauden langabeek. Donostiako Udalak azaldu duenez, izena emateko epea zabalik izango da irailaren 22ra arte, talde batzuetan lekuak gelditzen dira eta.
Eskolak urriaren 9an hasiko dira, eta abenduaren 4an amaituko dira. Ikastaroek 120 ikastordu izango dituzte, eta egunero hiru ordu emango dira; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenarekin).
Ikastaroak doakoak izango dira langabezian dauden 18 urtetik gorako pertsonentzat, baldin eta Donostian erroldatuta badaude. Horientzako izena emateko baldintza bakarra 2020ko irailaren 1ean langabezian egotea da.
Izen ematea hiriko edozein euskaltegi homologatutan eta udalaren webgunean egin daiteke.
2019an “harrera ona”
altegiaHorietatik, %25ak, euskara ikasten jarraitzea erabaki zuten hiru hilabete horien ostean. “Doako ikastaro horiek jaso eta gero, horietako ikasle batzuk euskara ikasten jarraitu zuten, motibatuta aritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale” Insaustik.