Donostiako jazz musikari bat Woody Allenen filmean
Iñaki Salvador musikari donostiarra Woody Allenen Rifkin's Festival filmean agertzen da. Pelikularen eszena bat Altxerri tabernan filmatu zuten, eta Salvador hor agertzen da, pianoa jotzen.
Iñaki Salvador musikari donostiarra Woody Allenen Rifkin’s Festival filmean agertzen da. Pelikularen eszena bat Altxerri tabernan filmatu zuten, eta Salvador hor agertzen da, pianoa jotzen, Louis Garrel aktorea ondoan duela. Altxerriko mahaietan eserita, kontzertua entzuten agertzen dira Gina Gershon eta Wallace Shawn aktoreak.
Irutxuloko Hitzari kontatu dio nola iritzi zitzaion filmean parte hartzeko gonbidapena. Musikariak harreman estua du Altxerriko arduradun Juan Ignacio Garcia Velilla Altxerriko arduradunarekin, eta hark gomendatu zien musikari donostiarra aukeratzeko.
Zuzendari estatubatuarraren pelikuletan protagonismo handia izan ohi du musikak, eta Salvadorren ustez, Donostiak jazzarekin duen lotura kontuan hartuta, keinu polita izan da Donostiako jazz taberna bat agertzea filmean.
Woody Allenen filmen jarraitzailea da Iñaki Salvador. Sleeper (1973) komedia da ebre gustukoenetako bat.