Ikus-entzunezko Sutan Bang kolektiboak bigarren denboraldiari ekingo dio
Ikus-entzunezko kolektibo autogestionatu eta horizontaltzat dute euren burua Sutan Bang taldeko kideek. Euren helburua da euskara hutsean egindako eduki alternatibo eta anitzak eskaintzea, eta bide horretan, bigarren denboraldiari ekingo diotela iragarri dute euren sare sozialetan.
Umorez jositako bideo baten bitartez eman dute horren berri, eta adierazi dute, multimediak Euskal Herrian bizi duen egoera “lazgarria” dela; horregatik, egoera horren aurrean, ikasturte honetan aurrera jarraitu eta eduki berriak plazaratuko dituztela azaldu dute. “Ez dakigu noiz eta nola, ezta zein maiztasunekin ere; baina, egin, egingo dugu”, adierazi dute bideoan. Halaber, Euskal Herriko “frikiei” dei egin diete, proiektuarekin bat egin dezaten.
Iritsi da #SutanBang kolektiboaren BIGARREN DENBORALDIA! ⚡️⚡️ pic.twitter.com/IDViTNvocI
— Sutan Bang (@sbkolektiboa) September 21, 2020