Uliako Mintegietako parkean zulaketak egiten ari direla salatu dute

“Gaurkoan ere makinak daude parkea zulatzen. Tamalez, Aranzadik jarraitzen du inongo azalpenik eman gabe eta komunitateari bizkar emanda lan egiten du, Donostiakoa eta denona den ondarea alperrik zulatzen, diru publikoa erabiliz… Zertan dabil Aranzadi?”, salatu du Uliako Lore Baratzak taldeak sare sozialetan.
Gainera, adierazi dute makinetako bat asteartean bildu zuten konpostaren gainean lanean ari dela. “Ez dugu behar Aranzadik parkeari balioa ematea gure lana zapuztuz”. Hain zuzen ere, ekainean Uliako Lore Baratzak taldeak Badu balioa kanpaina abiatu zuten. IRUTXULOKO HITZAk horren inguruko erreportaje bat argitaratu zuen.