Kirol emaitzak

Realak Euskal Herriko Kopa irabazi du

Realeko neskak kopa irabazi ondoren. (Argazkia: Reala)

Realak Euskal Herriko Kopako hirugarren garaikurra altxa zuen atzo, penaltietan Athletici irabazi ostean. Realak hobea izan bazen ere eta gol aukera gehiago izan bazituen ere, ez batak eta ez besteak ez zuten lortu golik egitea, eta huts eta huts amaitu zuten partida. Penaltietan talde bakoitzak zazpi asmatu zituen lehenik. Zortzigarrenean, berriz, partida erabaki zen. Eunateren jaurtiketa Quiñonesek gelditu ostean, Leire Bañosek ez zuen hutsik egin. Kopako finala amaituta, datorren asteburuan hasiko dute liga Realeko neskek, Rayo Vallecanoren kontra, Zubietan.

Futbolarekin jarraituz, Realeko mutilek ere asteburu pozgarria izan dute. Ligako lehen garaipena lortu zuten Elxen.  0-3 irabazi zuten eta Portu, Januzaj eta Roberto Lopezek egin zituzten golak. Reala hobea izan zen partida osoan, nahiz eta lehenengo zatian izandako aukerak ez zituen aprobetxatu.

Belar hockeyari dagokionez, Realeko neskak berdinketarekin itzuli ziren etxera. Santanderren RS Tenis taldearen kontra jokatutako partida 1-1 amaitu zen. Txuri urdinek sartu zuten lehen gola, eta partida osoan nagusi izan baziren ere, amairerarako bost minutu falta zirenean Tenisek partida berdindu zuen penalti-korner batean. Emaitza gazi gozoa Jorge Perezen taldearentzat.

Saskibaloian, Ibaeta Basketek Uni Gironaren kontra galdu zuen. Katalanak hasiera-hasieratik hobeak izan ziren, eta donostiarrak aurre egiten saiatu baziren ere, ez zuten lortu. Gipuzkoa Basketek, berriz, ondo hasi zuen partida, baina Burgosek buelta eman zion partidari eta garaipena eskuratu zuten.

FUTBOLA

Gizonezkoen lehen maila, 3. jardunaldia

  • Elx 0 – Reala 3

Emakumezkoen Euska Herria Kopako finala

  • Athletic 0 – Reala 0 (Penaltiak: 7-8)

BELAR HOCKEYA

Emakumezkoen ohorezko maila, 2. jardunaldia

  • RS Tenis 1 – Reala 1

SASKIBALOIA

Emakumezkoen lehen maila, 2. jardunaldia

  • Ibaeta Basket 63 – Uni Girona 81

Gizonezkoen lehen maila, 2. jardunaldia

  • Gipuzkoa Basket 77– San Pablo Burgos 90
  •  
HITZAkide HITZAkide