Udalak Barkaiztegiko bidean zeuden legez kanpoko hondakinak bildu ditu
Eguzkik plazaratu du udalak Barkaiztegiko bidean, lanbide heziketako ikastetxe zarraren inguruan, zeuden legez kanpoko hondakinak bildu dituela, eta “ziurrenik gaur bertan eramango dituztela”. Hondakinen artean uralita —amiantoa— dago, ingurumenarentzat zein osasunarentzat oso kutsakorra, eta ura bildu, garraiatu eta gordetzeko, gainera “protokolo berezi bat” jarraitu behar da. Gainera,
Talde ekologistak ontzat jo du ekintza, baina nabarmendu du “bazela garaia”. Hain zuzen ere, Eguzkik otsailean egin zuen eskaera, baina bizilagunek are lehenago eskatu zioten udalari aipatutako hondakinak handik kentzeko. Eskaera gauzatzen ez zela ikusita, abuztuan egoera publikoki salatu zuten, eta, geroztik, Elkarrekin Donostia eta EH Bildu Udaletxean galdezka ibili dira. “Ez zaigu normala iruditzen horrela ibili beharra udalak berez, nolabait esateko ofizioz, konpondu beharko lukeen arazo batekin”, nabarmendu du Eguzkik.
Udalaren jarrera ez ezik, hondakinak edonon botatzen dituztenen jarrera salatu dute, are gehiago hondakin horiek kutsakorrak direnean. Hondakin Legeak isun-gogorrak aurreikusten ditu hala ibiltzen direnentzat; “zehatz-mehatz 9.001 eta 300.000 euro bitarteko isunak, arau-haustea larria kontsideratzen bada, eta 300.001 eta 1.750.000 euro bitartekoak, arau-haustea oso larria kontsideratzen bada”.