Nais Djouahrak Mirandesen jokatuko du utzita
Realak eta Mirandesek akordioa lortu dute Nais Djouahra jokalariak 2021eko ekainaren 30a arte utzita joka dezan. Bigarren mailan ariko da frantziarra. Era berean, txuri-urdinek baieztatu ez badute ere, Andoni Zubiaurre atezaina Cultural Leonesa taldean ariko da utzita denboraldi honetan.
Bestalde, Luca Sangalliren egoeraren berri eman du Realak. Donostiarrak ezker errotula hautsi zuen irailaren 28an estresagatik. Atzo egin zion ebakuntza Mikel Sanchez doktoreak Gasteizen –murrizketa eta osteosintesia bi torlojurekin–. Ez zen aparteko gorabeherarik izan. Bilakaera ona bada, gaur emango diote sendagiria.