Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Gipuzkoako zaharren egoitzetako senideak kalera atera dira. Erresidentzietan dauden pertsonen eskubideak errespetatzeko eskatu dute.
Donostiak aspalditik dituen arazo nagusienetako bat da alokairuaren prezioarena, eta horren harira sortu zen otsailean Maizterren Sindikatua. Asteburu honetan, jardunaldi berezi batzuk egingo dituzte horri buruz Egian, Kataluniako Sindicat de Llogatereseko kideekin. Izan ere, Katalunian alokairuen prezioak mugatzeko lege bat onartu dute. Andoni Egia Maizterren Sindikatuko kideak jardunaldien nondik norakoak azaldu ditu.
Arte Ederrak ikasi zituen Jone Laspiurrek, eta 68. Zinemaldian aurkeztu dituzte bere lehen lanak: ‘Ane’ eta ‘Akelarre’ filmak, eta ‘Alardea’ telesaila.