"Argazki erraldoia" egingo du Sarek
Larunbatean 09:30ean prentsaurrekoa egingo du Sarek Ibaetako pilotalekuan, urriaren 24rako antolatu duten manifestazio nazionala iragartzeko. Ondoren, Donostialdeko “argazki erraldoia” aterako dute leku berean, manifestazioan parte hartzeko asmoa duten herritarrekin.
‘650 tontor’ ekimena egitekoak ziren larunbatean, baina eguraldi txarraren iragarpenaren ondorioz, bertan behera utzi dute. Urriaren 24ko manifestazio nazionala Donostian izango da. 17:00etan abiatuko da Antiguatik.