Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta parkeak, itxita
Babes zibilak jakinarazi duenez, gaurtik bihar arte alerta laranja izango da haizea eta olatuak direla eta. Abisu horia ezarri dute bihar arte euriarengatik, eta urriaren 4ean abisu horia izango da egun osoan zehar olatuak direla eta. Ondorioz, Donostiako Udalak hainbat neurri hartu ditu.
Pasealeku Berria itxi egin dute oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, biharko gauerdira arte. Urriaren 4ean ere itxita jarraituko du ibilgailuentzat egun osoan zehar, baina goizean berrikusketa egin ondoren, oinezkoentzat irekiko dute. Era berean, Leizaola pasealekua eta Haizearen Pasealekua itxi dituzte.
Hiriko parkeak ere itxiko dituzte, 21:00etatik aurrera. Kristina Enea, Miramar, Serafin Baroja eta Oroimenaren parkeak guztiz itxiko dituzte. Aieteko parkea kultur etxera eta jubilatuen etxera sartzeko baino ez dute irekiko, eta Urgull mendia Orixe ikastolara sartzeko irekiko dute bakarrik.