Amiantoa duten hondakinak kenduko dituzte Barkaiztegi bidetik
Eguzki talde ekologistak jakinarazi duenez, Martuteneko Barkaiztegi bidean “ilegalki utzita” zeuden hondakinak bildu ditu Donostiako Udalak, eta kenduko dituztela suposatzen dute. Hondakin horiek pertsonentzako eta ingurumenarentzako arriskua dutela salatu dute, amiantoa dutelako.
Donostiako Udalak hondakinak “hain berandu” kendu izana salatu dute Eguzkikoek.