Margolan "historiko" bati buruzko solasaldia, Euskal Itsas Museoan
Urriaren 8an, osteguna, ‘Elkano y su perro Magallanes’ margolanari buruzko solasaldia egingo dute Euskal Itsas Museoan, 19:00etan. Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendari zientifikoa, eta Jose Ramon Amondarain, margolanaraen egilea, izango dira elkarrekin solasean. Artistak eta historialariak inspirazioari, ikonografia eta teknikari, eta izenburuaren aukeraketari buruz hitz egingo dute, besteak beste.
Sarrera doakoa izango da, baina hamabost pertsonak parte hartu ahalko dute soilik. Aldez aurretik eman behar da izena komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidean edo museoko telefonoaren bidez.
‘Elkano, Lehenengo Mundu Bira’ erakusketa doan bisitatzeko aukera ere izango dute Euskal Itsas Museora gerturatzen direnek, abenduaren 31ra arte.