Realak etxeko lanak egin ditu
Astebeteko etena izango du gizonezkoen lehen mailako futbol ligak, eta Realak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen etxean, pasa den larunbatean. Txuri-urdinek Getafe hartu zuten mendean Anoetan, 3 eta 0. Hasi eta buka gainditu zuten Madrilgo taldea Oiarzabal –penaltiz–, Merino eta Porturen golekin. Horrela, 8 punturekin iritsi dira atsedenera, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan daude 8 punturekin. Liderra, berriz, Real Madril da 10 punturekin eta partida bat gutxiagorekin.
Saskibaloian, esku hutsik itzuli zen atzo Ibaeta Basket Galiziatik. Lugoren pistan 9 puntuko aldeagatik galdu zuten, azken laurden kaskarra jokatu ostean (80-71). Sasoiko bigarren porrota da donostiarrentzat. Gizonezkoei dagokienez, bertan behera geratu zen Gipuzkoa Basket eta Bartzelonaren arteko norgehiagoka.
Hockeyan, Realaren belar hockey taldeak berdinketa garrantzitsua lortu zuen etxean Terrassaren kontra. Txuri Urdineko neskek, ordea, gaizki abiatu dute izotz hockeyaren denboraldia. Majadahondan 6 eta 1 galdu zuten.
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 5. jardunaldia
- Reala 3 – Getafe 0
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 3. jardunaldia
- Lugo 80 – Ibaeta Basket 71
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen ohorezko maila, 3. jardunaldia
- Reala 1 – Terrassa 1
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen ohorezko maila, 3. jardunaldia
- Majadahonda 6 – Txuri Urdin 1