Gipuzkoako Auzitegiak arrazoia eman dio Argia hedabideari Lander Arbelaitz kazetari donostiarraren auzian
Gipuzkoako Auzitegiak bi ertzainek 2018an Argia hedabideko Lander Arbelaitz kazetari donostiarraren aurka hasitako bide judiziala behin betiko itxi du, hedabideari arrazoia emanez. Hain justu, duela bi urte, bi ertzainek salaketa jarri zuten kazetariaren aurka, Donostian hizkuntz eskubideen urraketa baten inguruan informatzeagatik, haien aurkako irain gisa jota. Arbelaitzek epailearen aurrean deklaratu zuen Donostiako epaitegietan, eta kasua artxibatzea erabaki zuen epaileak, aurtengo urtarrilaren 2an. Ertzainetako batek, ordea, errekurtsoa jarri zioten kasuari, Gipuzkoako Auzitegietara eramanez. Gipuzkoako Auzitegiek, aldiz, helegitea atzera botatzea erabaki dute, azaldu baitute aurkeztutako datuekin ezin dela ondorioztatu “Lander Arbelaitzek arau-hauste penalik egin zuenik”.
Ebazpenean, Juana Maria Unanue Arratibel Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko hirugarren ataleko presidenteak dio ez duela ikusten Arbelaitzek inor iraindu zuenik. Horretaz gain, bideoak aztertuta, zentzuzkotzat jo du kazetariaren interpretazioa.
Euskal Herriko 400 bat kazetarik babesa adierazi zioten iaz kazetari donostiarrari, manifestu baten bitartez, tartean IRUTXULOKO HITZAko kazetariek.